Arroka piroklastiko

Bomba bolkatikoa

Arroka piroklastikoak edo piroklastoak (Grekeratik eratorria πῦρ-ren esanahia sua da eta κλαστός-ren esanahia apurketa da) erupzio batean kanporatutako osagaiez osatuak daude. Sumendiaren materialak uraren bidez edo haizearen bidez mugituak eta landuak direnean arroka hauei bolkanoklastikoak deitzen zaie. Normalean eralki gabeko aktibitate bolkanikoarekin zerikusia daukate, esate baterako Plinian[1] edo Krakatoa erupzio motak[2] edota erupzio puzamagnetikoak[3]; piroklasto gordegailuak normalean erupzioetan botatako kea, lapilli eta bonba bolkanikoa[4] "country rock"[5]-ekin elkartzerakoan sortzen dira.

Arroka piroklastiko arruntena Toba da. Arroka honen osagai nagusiak errautsaren dimentsioa duten fragmentoak dira, fragmento hauek sumenditik atera bezain laister zementatu direnak. Baina zenbait egoeratan sumenditik kanporatutako partikulak bero jarraitzen dutenez partikula urtu egiten da beste arroka mota berri bat sortuz, arroka honi soldadutako Toba deitzen zaie. Soldadutako Tobaren osagai nagusia beirazko kapa txikiak izan arren intxaur tamainako pumita zatiak eta beste arroka puskak izan ditzazke.

Erromako harresia toba adreiluz osatua dago
  1. (Ingelesez) Plinian eruption. 2018-10-19 (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  2. (Ingelesez) 1883 eruption of Krakatoa. 2018-11-03 (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  3. (Ingelesez) Phreatomagmatic eruption. 2018-10-23 (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  4. (Ingelesez) Volcanic bomb. 2018-10-18 (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).
  5. (Ingelesez) Country rock (geology). 2018-06-23 (Noiz kontsultatua: 2018-11-06).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search